GARA > Idatzia > Kultura

«Mikel Laboa 75 urte» jaialdiaren DVD emanaldia hartuko du gaur Doka-k

GARA | DONOSTIA

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu aurkeztuko duten dokumentalak. Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan dute ordu eta erdi luze irauten duen dokumentalean.

Bi zatitan banatu dute dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboak berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978an Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarrituta. Bigarrenean, aldiz, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikel Laboa kantaria zenari buruz.

Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira. Ordubete eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea.

Emanaldia Donostiako Kafe Antzokian egingo dute gaur, 20.00etatik aurrera eta doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo