OZEANOEN EGUNA
Pasaiako «Mater» ontzi-museoaren ateak zabalik egongo dira gaur
Gaurkoa Ozeanoen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Itsas Gela elkarteak «Mater» ontzi-museoa zabalduko du gaur arratsaldeko bostetatik zazpietara arte eta bertan, arrantzaleen lanaren, erabiltzen dituzten arrantza teknika jasangarrien eta itsasoaren beraren gaineko informazioa izango da. Gaurko sarrera doakoa izango da eta erreserbak itsasgela@itsasgela.org webgunean edo 619 81 42 25 telefonoan egin beharko dira. Ontzia Pasai San Pedroko kaian dago kokatuta.