GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

«Irabazita ikusiko da lekua dudala»

Mikel beroiz

Aspeko atzelaria

Ia inori gertatu ez bezala, Bigarren Mailako txapela defendatzea egokitu zaio eta lehen mailan tokia izan dezakeela erakutsi nahi du, nahiz eta ez duen haserrerik gordetzen.

Txapelduna beti izaten omen da faborito.

Ez dago faboritorik, Aritz oso ondo dabil, final-erdietan asko jokatu zuen, oso ondo ikusi nuen eta zaila izango da irabaztea, baina dena emateko gaude eta ea zer gertatzen den.

Lehen mailan tokirik bazenuela erakusteko asmoz?

Beti da garrantzitsua irabaztea eta irabazten badut ikusiko da lekua daukadala lehen mailan. Presio berezirik ez daukat, iazko txapelduna naiz baina Aritz ere oso ondo dabil eta ikusi da irabazi ahal duela.

Nolako partida espero duzu?

Ni atzelaria naiz eta bera aurrelaria eta suposatzen da nik dominatzen saiatu beharko dudala eta berak gantxoz eta erremateekin mareatu nahi izango nauela. Txapelketan Aritzek erakutsi du pilotari handia dela eta oso konpletoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo