GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2010/6/15

Apokaliptikoak

Hauteskundeak egin dira asteburuan, Belgikan, eta N-VA Flandriako Aliantza Berria alderdi independentista nagusitu da haietan, gehiengo absolututik oso urrun geratu den arren. Garaipen horrekin -Belgikak azken urteotan izan duen egiturazko krisi politiko sakonaren jarraipen logikoa, bestalde-, Europako hiriburua duen estatua desegiteko mamua ikusita apokalipsia iragartzen ari direnak berriro larritu egin dira, akabera dela diote.

Bi faktorek, ordea, gezurtatu egiten dute apokaliptikoen diskurtsoa. Lehena da ezin dutela azaldu zergatik elkarrekin bizi nahi ez duten bi komunitate sendok ezin duten nork bere bideari ekin etorkizuna eraikitzeko -etenik gabeko krisian den estatu bat iraunaraztea baino okerragoa ez litzatekeena-. Bigarrena, berriz, independentista flandriarrek estatuaren egiturak berritzea baino ez dutela aldarrikatu, oraingoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo