ARGIA Joxemari Ostolaza
Beste urrats bat
Eman du Rodolfo Aresek, Alfonso Zenon abokatua tribunaletara eramanez. Tortura. Zenon jaunak, bere ardurapeko zeregina betez, bere bezeroak defendatuz, hauen ahotik entzundako torturen salaketa publikoki adierazi du. Bere bezeroek torturak jasan dituztela esan du publikoki, bezeroei zor dien zerbitzu profesionalari ekinez. Eta Aresek ordezkatzen duenaren ustez, ezker abertzalearen aurkako estrategian oro zilegia denez, torturaren biktimek defendatzailerik izan ez dezaten pauso berri bat eman du defendatzailea salatuz. Eta tribunalak, oraingoz bere alde egin du. Ez da lehen aldia juez batek larrutu emakumea hobenduntzat hartu izana edozein estakuruz gezurtitzat jo eta lotsagarri utziz. Biktima borrero. Hemen torturatzen denik inork gutxik ukatuko du, musika hori gogoko ez duenak ere gehienez gorrarena eginen du, baina gezurra denik ez du inork defendatuko. Orain torturatua defendatuko duena da torturatzaileen defendatzailearen jomuga. Biktima da isolatu behar dena eta ez borreroa, hau etxekoa baita, demokraziaren bermea. (...).