GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

EL DIARIO VASCO Jesus Mari Mendizabal 2010/6/15

Antxoa

Joan da aurtengo antxoa. Bertakoa. Antxoa begi bizi-bizia, bizkar zeruaren urdinekoa, sabel zilar zuriz jan-tzia. Jaterakoan, berriz, inon parerik noski ez duena; ezta munduari bost bira emanda ere. Bete dira tasak eta epeak (Iparraldean izan ezik); joan da perlatxoa, akabo.

Bost urte luze egonak ginen Kantauriko antxoaren gabezian, han-hemengoa atsegin ustean janez, ia-ia txarrenera ere jarrita. Baina aurtengo udaberriak ekarri digu zorionez aho-gozatu ederrik. Zeinen goxoak diren, izan ere, gure antxoak oliotan tirri-tarra! Zoritxarrez, ordea, txanponak bezala arrantzak ere badaki bi kara izaten. Alde batetik, arrantzaleak kontent dira, antxoa dagoeneko aski onik ikusi dutelako itsasoko uretan; bestetik, baina, sutan daude, ez-balioa eskaini dietelako lehorreko bentan: euro bat (eta gutxiago!) egin ez du ba zilarrezko antxoak kiloko!? Arrandegian gero, hori dago ba zu eta ni bezalako eroslearentzat: ahoa neurri: zortzi, hamar, hamahiru euro ordaindu behar. Eta ez dago eskubiderik, eskubiderik ez dagoenez, demontre. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo