GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herreraren inguruan pasaitarrek erabaki behar dutela aldarrikatu dute

p022_f02_141x100.jpg

GARA |

Giza kate baten bitartez, Herrerako eremuaren inguruan pasaitarrek erabakiko dutela irudikatu zuten atzo goizean. La Herrera Herrira Batzordeak antolatutako ekimenean joan den larunbatean herritarren artean aurkeztutako hiri-antolamendu proposamena «egia bihurtzeko» asmo tinkoa dutela ere aldarrikatu nahi izan zuten.

Ildo horretan, Jaizkibia erakunde instituzionalaren, Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Lakuaren jarrera kritikatu zuten, aste honetan jendearen iritzia «manipulatzeko» jardunaldiak egin dituztela leporatuta.

Batzordeko kideek nabarmendu zutenez, Pasaiarentzat nolako etorkizuna nahi duten eta zein motatako herri eredua garatu nahi duten herritarrek «erabaki» dute. Alde horretatik, gai horietan eskumenak dituzten erakunde guztientzako hitzak izan zituzten: herritarrek landu eta aurkeztu duten proiektua «errespetatu eta onartu» dezatela exijitu zieten, «bideragarritasuna bermatzeko behar diren gestio tekniko eta ekonomikoak» aurrera eramanez.

Joan den astean aurkeztutako proposamena herritar guztien artean ezagutaraziko dutela nabarmendu zuten giza katean irakurritako oharrean.

Ordezkari politikoak

La Herrera Herrira Batzordeak antolatutako ekimenean jende andana batu zen, 600 bat lagun inguru. Horien artean izan ziren ezker abertzaleko ordezkariak, bai eta Pasaiako alkatea ere. Eusko Alkartasuneko eta EBko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo