GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kolonbiako Defentsako ministro izandako Santos, orain herritar guztien defentsan?

Azkenean Juan Manuel Santosek erraz irabazi du bigarren itzulia eta bera izango da Alvaro Uriberen oinordekotza kudeatuko duena. Antanas Mockusen alternatiba bidean geratu da eta berarekin batera kolonbiar eta latinoamerikar askoren esperantza; hauetako askoren kasuan ez Mockusen programa maite zutelako -proposamen argirik ez baitu egin eta hori da, hain zuzen ere, kritikatu diotena-, baizik eta Uribek ezarritako gidoia apurtzen zuelako. Segurtasunaren ordez demokrazia zuen hizpide Mockusek, eta horixe da uneotan Kolonbiak behar duena.

Parte-hartze txikia herritarrek politikarekiko duten atxikimendurik ezaren isla bada ere, Santosek babes handia lortu du. Orain arteko Santos segurtasunaren izenean Kolonbian askatasuna murriztearen arduradun zuzena izan da. Era berean, eskualdeko berrindartzearen alde egin beharrean, AEBen satelite gisa jokatu du. Gainera, segurtasun gosea ase ezina denez, hau izango da bere politikaren ardatza. Ondorioz, kanpotik ikusita, atzerritar tropak herrialdean sartu zituen eta «positibo faltsuak» onartu zituen agintaria herritarren defentsan behar bezala aritu daitekeenik sinistea zaila egiten da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo