GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

MUNDUKO kopa G multzoa

Fadoa, sanbaren erritmoz

Portugalek azken urteotako garaipenik ikusgarriena lortu zuen, Ipar Koreari zazpi gol eginez. Ezustekorik ezean, G multzoko aurreneko postua izango du jokoan Brasilen aurkako azken jardunaldiko partidan.

p034_f01_444x444.jpg

PORTUGAL 7

IPAR KOREA 0

GARA | CAPE TOWN

Portugaldarrek berezkoa omen duten malenkonia, lehengusu brasildarren alaitasuna bilakatu zen. Fadoa sanbaren erritmoz abestu zuen atzo Carlos Queirozen taldeak, Ipar Koreari jipoi historikoa emateko, eta bide batez, sailkatzea eskura jartzeko.

Izan ere, eta ezustekorik ez badago, G multzoko lidergoaren bila lehiatuko da Brasilekin -rol aldaketa onartu duen taldea, jokatutako bi neurketak kontuan izanda- azken jardunaldian. Adi ibili beharko du Canarinha-k, askotan talentuak arrakasta izateko behar duena, une egokian bultzakada bat jasotzea baita. Eta argi dago atzokoa sekulakoa izan zela. Izan ere, 36 urte pasa dira Mundu Kopako partida bat horrelako markagailuarekin amaitu zen azken alditik.

Sorpresatzat hartu beharrekoa, hain neurriz kanpoko jipoiak ezohikoak direlako; baina korearrek lehen jardunaldian irudi dotore samarra eskaini zutelako ere bai. Orduan ere, partida galdu zuen Ipar Koreak, baina lanak eman zizkion Brasili. Bide berberari ekiten saiatu zen atzo, baina ametsak ordu erdi besterik ez zuen iraun.

Portugalen lehen gola heldu aurretik ere, indarren desoreka agerian geratu zen. Taldeak eskertu zituen Carlos Queirozek egindako aldaketak -Miguel, Tiago, Simao eta Hugo Almeida sartu zituen hamaikakoan-. Jokalariak alaitasun eta azkartasunez mugitzen ari ziren, eta aurkariek bazuten lan nahikoa baloia ikustearekin. Minutuak, baina, aurrera zihoazen, eta golik heldu ez. Lehiaketa honetan ohikoak bilakatzen ari diren ustekabeen zerrenda handiagotzeko prestatzen hasia zen Asiako taldea.

Funtsik gabeko itxaropenak

Tiago eta Meirelesen -bera izan zen atzoko protagonista nagusia- arteko jokaldiak ekarri zuen erantzuna, lehen gola eginez eta Portugalen bidea erraztuz. Aldea txikia zela-eta, itxaropentsu joan ziren Kim Jong Hunen gizonak aldageletara, baina zelaira itzultzean, erauntsi geldiezina etorri zitzaien gainera.

Txapelketak orain arte eskaini duen ikuskizunik erakargarriena gauzatu zuten portugaldarrek, beren aurkarien kalterako. Meireles, Hugo Almeida, Tiago, Simao, Cristiano Ronaldo eta abarrekoek dantzatu egin zuten jokatu baino, erritmoa golekin markatuz.

Bata bestearen atzetik heldu ziren, zazpira iritsi arte, garaipen historikoa lortuz eta txapelaren lehian hautagai gisa nabarmenduz. Brasilen aurka kalitatezko azterketa izango du Queirozen taldeak bere maila berri hori egiaztatzeko.

Un inesperado homenaje al mítico Eusebio

Pocos esperaban cuando, en vísperas del encuentro, rememoraban el único antecedente entre Portugal y Corea del Norte, que la historia pudiese repetirse. Y no lo hizo, porque los asiáticos ni siquiera pudieron marcar en esta ocasión, pero sí lo superó.

Fue en el Mundial de Inglaterra, hace 44 años, cuando Portugal vio cómo Corea se colocaba con un 0-3 en menos de media hora. Acabó ganando por 5-3, con cuatro goles de Eusebio, que ayer se llevó un inesperado homenaje de sus compatriotas.

El 7-0 del Green Point no es, de todos modos, la mayor goleada en la historia de los Mundiales. El récord está en manos de Hungría, que le endosó un 10-1 a Honduras en España 82'. La propia Hungría firmó un 9-0 frente a Corea del Sur en 1954, el mismo marcador que logró Yugoslavia ante Zaire veinte años después. El particular podio de goleadas lo completan dos victorias por 8-0: la de Suecia sobre Cuba en 1938, la de Uruguay a Bolivia en 1950 y, mucho más recientemente, la que firmó Alemania frente a Arabia Saudí en 2002.

Los teutones también habían firmado la mayor goleada de este Mundial hasta ayer, con el 4-0 que le endosaron a Australia en la primera jornada. Argentina también anotó cuatro, aunque encajó uno, frente a Corea del Sur.

Prácticamente una excepción, porque de los 32 partidos disputados hasta ahora en Sudáfrica, sólo ocho han terminado con más de un gol de diferencia. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo