GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Agertoki demokratikoaren aldeko lana saboteatzeko beste saio bat

Akordio estrategikoa izenpetu eta hiru egunera, ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak, akordioak berak jasotzen duen bezala, esparru independentistaren baitan elkarlana areagotzeko elkarrizketa ofizialak hasteko jarrera irmoa dutela jakinarazi zioten Aralarri, ordezkari talde batek alderdi horrek Iruñean duen egoitzara eraman zuen gutunaren bidez. Bistan da, beraz, akordioa lortu arte bezala, gero ere badirela agertoki demokratiko bat lortzeko lanean jarraitzen duten indarrak eta gizabanakoak. Eta lan horrek, akordioa sinatu dutenen estrategia independentistarekin bat etorrita zein ez, gutxien-gutxienez erabateko begirunea merezi du. Atzo ere, Aralarri gutuna eraman zioten aldi bertsuan, Madrilgo Auzitegi Nazionalak berretsi egin zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Txelui Moreno, Jose Manuel Serra eta Amaia Esnal auzipetzea; bake eta normalizazio agertoki hori lortzeko konpromisoa agertu dutenen lana hasi eta bideratu zutenak, hain zuzen. Batzuek lan gaitza egiten duten bitartean, beste batzuk lan hori saboteatzen tematuta daude, agertoki demokratiko horri dioten beldurra gorde ezinik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo