GARA > Idatzia > Kirolak

ESAIT X. Mendi Martxa

Egitarau oparoa, hamargarren urteurrena ongi ospatzeko

Uztailaren 31n hasiko da ibilaldia eta lehen ekitaldian egindako bidea hartuko dute oinarri. Uztaritzetik Trebiņura, izango da zer ikusi eta zer aldarrikatu.
p027_f01.jpg

Asier AIESTARAN

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak antolatzen duen Mendi Martxak hamar urte beteko ditu aurten, eta hori behar bezala ospatzeko egitarau berezia atondu dute. Euskal selekzioen aldeko ibilia uztailaren 31n hasiko da Uztaritzen eta 2000. urtean egin zen lehen ibilbidea ekarriko dute gogora. Orduan Trebiņun hasi zuten mendi martxa Uztaritzen amaitzeko; aurten alderantziz egingo dute, Uztaritzen hasi eta Trebiņun amaitu.

Martxari uztailaren 31n emango zaio hasiera, 11.00etan egingo den ekitaldiarekin. Ohitura den legez, hainbat eragilek hartuko dute parte irekiera horretan. Eta behin abiada hartuta, aurreneko lau etapak Ipar Euskal Herrian egingo dituzte: Uztaritz-Hazparne, Hazparne-Izturitze, Izturitze-Donapaleu eta Donapaleu-Maule. Egunero, ibilbidea amaitutakoan, kirol saioren bat, mahai-inguruak eta afaria izango dituzte prest parte-hartzaileek.

Mauletik autobusez Elgetara joango dira mendizaleak abuztuaren 4an, eta bertan egun osoko jaialdia prestatu dute. 11.00etan ongietorria egingo da, 12.00etan herri-kirol erakustaldia, 13.00ak aldera herri bazkaria, 18.00etan bolo txapelketa, 19.00etan bertso triki-poteoa eta, 21.00ak aldera afaria.

Abuztuaren 5ean ekingo zaio martxaren bigarren zatiari, Hego Euskal Herrian. Egin beharreko lau etapak Elgeta-Apatamonasterio, Apatamonasterio-Aramaio, Aramaio-Gasteiz eta Gasteiz-Trebiņu izango dira.

Bigarren erdi horretan, ekintza deigarriena Gasteizen iritsiko da abuztuaren 7an. Espainiako saskibaloi selekzioak Zurbanoko pabiloian jokatuko du egun horretan eta ESAITek manifestazio nazionala deituko du partida horrek duen esanahiaren aurkako jarrera argi adierazteko.

Izan ere, hamargarren urteurrena gogoetarako erabili nahi du Esaitek. Atzo Baionako Moderne trinketean egin zuten aurkezpenean aipatu zuten moduan, lehen agintarien laguntza urria edo laguntza eza zena, eraso zuzen bilakatu da orain. Testuinguru horretan sartu zituzten, esaterako, Euskaltel Euskadi taldeari ĢSpainģ leloa jarri izana, Espainiako saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatzea, edota irailean iritsiko den Munduko Pilota Txapelketan Euskal Herria berriz ere ordezkaritzarik gabe uztea.

Arrazoiak badaude, beraz, aurtengo mendi martxan parte hartzeko. Izena eman nahi duenak 615 004 202 eta 617 168 968 zenbakietara dei dezake edo mendimartxa2010@gmail.com helbidera idatzi. Ehun pertsonako muga jarri dute partaidetzari dagokionez eta 200 euro balio du izen-emateak. Egun solteak ere aukera litezke.

Irun

Aritz Lasa-Goņi III 22/ Idoate-Mtz De Eulate 16; Mtz de Irujo-Laskurain 12/ Xala-Zubieta 22.

Galarreta-Hernani

Buruz buruko txapelketa: Matxin IV 30/ Etxeberria IV 26; Ezkurra-Badiola 33/ Urriza-Urrutia 40; Zeberio II-Baleztena 34/ Juaristi-Etxeberria III 40; Matxin VI-Ion 30 / Zulaika-Urko 22.

Deportivo-Bilbo

Iriondo-Larrinaga 27/ Garcia-Aierbe 35; Fusto-Garma 40/ Urkia-Galan-Beldarrain 36; Altadill-Imanol 32/ Zulaika-Lujan 40.

Antigua-Donostia

Sub-22: Ansotegi 18/ Apezetxea 14; Primerak: Garralda-I. Jauregi 22/ Atzotegi-J. Uriarte 8.

Itziar-Deba

Jaka 5 / Azketa 22; Mendizabal 10 / Oronoz 22; Arrizabalaga 8 / Taberna 22; Aizpuru 15 / Gracia 22; Altuna 7 / Atutxa 22; Otegi 22 / Etxegoien 4; Oria 22 / Jauregi 14.

Lizarra (22.00)

Cabrerizo II-Martinez de Eulate / Idoate-Ladis Galarza; Lau eta erdiko San Fermin txapelketa: Mtz de Irujo / Badiola.

Leitza (19.30)

Urdaniz-Altuna / Amantegi-Arzelus; Nafarroako Lau eta erdiko ofiziala: Nagore / Bengoetxea VI.

Donibane Lohizune (22.15)

II Challengea kiniela erara: Hormaetxea-Joakin/ Antxon-Enbil / Meabe-Alberdi III / Erik-Pradera.

Andra Mari-Getxo (19.30)

Bertso-pilota: García Leiza-Nestor / Legarreta-Uribe; Azpiri-Ajuria / A. Beitia-Landaburu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo