GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Juan Mari Arregi

G-20: bankaren beldur

argia

(...) G-20a Toronton bildu da joan den asteburuan, eta berriz ere erakutsi du bankari dion beldurra. Ez die beldurrik izan, aldiz, defizit publikoa murrizteko neurriek izan ditzaketen ondorio sozialei. G-20ak erabaki du bera osatzen duten herrialde guztiek neurriak har ditzatela defizita erdira jaisteko 2013rako. Gutxi inporta zaio murrizketa hori lortzeko eragin ditzakeen ondorio sozialak zein izango diren. Gainerako europar herrialdeetan bezala, Euskal Herrian ere hasi gara jasaten ondorio horiek, Madrilgo eta Parisko gobernuen eskutik lehen ajuste urtean gaude-eta: sektore publikoan eta pentsioetan soldatak izoztea, lan erreforma, BEZa igotzea, pentsioen eta jubilazioen erreforma... Eta gainera, 2013ra heldu behar dugu defizita erdira murriztuta, G-20ak eskatzen duen bezala. Beraz, neurri antisozialak jasaten segituko dugu, osasunaren arloan bezala -kopagoa eta beste neurri batzuk-, beste arlo batzuetan.

Berak sortutako krisi finantzariotik erreskatatzeko jaso zuen laguntza publikoaren ordainetan, bankak zerga bat ordaindu behar izatea, lurperatu egin du G-20ak. Askatasuna utzi dio herrialde bakoitzari zerga aplikatzeko, eta hain zuzen hori da modu hoberena inon ere ez aplikatzeko. Ez du onartu, ezta ere, aldaketa klimatikoagatik herrialde behartsuen mesedetan zerga inposatzea transakzio finantzarioei. Soilik %0,05eko tasarekin urtean 500.000 milioi euro bil zitezkeen! Bistan denez, G-20ak ez du sartu nahi bankarekin eta inbertitzaile-espekulatzaile handiekin. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo