GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

«Garratz» Zabarte Arregi Euskal preso politikoa

Bihotz-bihotzez

Jaenetik, «tierra de olivos y aceituneros altivos», ziega bero eta ilun honetatik nire eskerrik beroena egoera latz eta gogor honetan nire ondoan eta familiaren ondoan izan zareten guztioi.

Eskerrik asko Joxepari Arrasaten egindako omenaldian izan zineten guztioi, Jokin, Jon, Amaia, Ines eta abar. Eta eskertu baita zuen bihotzean Joxeparen hutsunea sentitu duzuen guztioi ere.

Zaila egiten zait barruan daukadan sentipenak argitzea eta azaltzea. Askotan ez dugu asmatzen barruko korapiloa askatzen. Agurtu nahi zaituztet, baina, Jon Maiak Joxeparen gorputzaren ondoan botatako bertso honekin:

«Agur eta ohore Joxepa Arregi, Askatasunaren dama, zazpiehun preso seme-alaben duintasunaren ama».

Eta, jakin, datorren uztailaren 11n, eguerdi partean, Joxeparen errautsak aireratuko ditugula Antoboko damaren magalean.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo