GARA > Idatzia > Iritzia> Jo puntua

Ixabel Etxeberria Irakaslea

Zuria baino zuriagoak, berdeak!

Gaur egun erretreten erreforma eramaten duen ministroa UMP alderdiaren diruzaina da, sekretu askoren jabe eta babestu behar den pertsona; horretarako presidentea eta Justizia ministroa lehen lerroan izan ditu. Bataila ez da bukatua eta publikoaren arreta desbideratzen ari dira dituzten proiektuen aitzina eramateko. Horietan erretreten erreforma, noski

Egunero prentsaren bitartez Gobernuak diru publikoarekin hartzen dituen libertateen berri heltzen zaigu. Bi estatu idazkari kanporatu ondotik krisia bertan geldituko zela uste bagenuen ere, udan sartzearekin hasi zen pelikulak bukaerarik ez duela ematen du. Behintzat kapitulu gehiago idazten ari dira eta ez dira arruntenak gertatzen.

Horren gibelean lehenik goi mailako karguetan daudenak zein arinkeriarekin erabiltzen duten diru publikoa. Entzuten dugu asegurantza sozialarentzat dirurik ez dagoela eta erretreten ordaintzeko berdin, hezkuntzarentzat bezala, alegia, gastu sozialarentzat, denen faboretan sortutako tresnak. Etengabe frogatzen da hori guztia erran duten berberek, gure diruarekin nahi dutena egin dezaketela: zigarroak erosi, apartamenduak lagunei utzi...

Bettenkur anderea oso aberatsa da, politikariekin harreman nahiko onak dituela ematen du, behintzat horietako batzuek haren eskutik dirua lortu dutela agertzen da egin diren entzuketetan. Sekulako legedia sortu zen alderdi politikoen finantzaketen erregulatzeko eta alderdien artean oreka sortzeko. Horrela behintzat esplikatu zuten. Baina legedia inguratzen aritu dira eta alderdien finantzaketa gardentasunik gabe gelditu da. Gaur egun erretreten erreforma eramaten duen ministroa UMP alderdiaren diruzaina da, sekretu askoren jabe eta babestu behar den pertsona; horretarako presidentea eta Justizia ministroa lehen lerroan izan ditu. Bataila ez da bukatua eta publikoaren arreta desbideratzen ari dira dituzten proiektuen aitzina eramateko. Horietan erretreten erreforma noski.

Bettenkur aferan lehen lerroan politikarien zintzotasuna dugu auzitan. Erregularki, botere eta dirudunen arteko loturak ustelkeria giroa indartzen duenean, eskuin muturreko alderdiek baliatzen dute. Hau da alderdi horiek erabiltzen duten ongarria hazteko. Frantzian eskuin muturra ahuldu zen eta bizi den giroak iragartzen ahal du postura horiek indartuko direla, ondoko hauteskundeetan. Eskuinaren barnean mugimenduak pizten ari dira Sarkozyren Gobernua zalantzan emateko.

Bettenkur aferan dirua eta agintearen artean harreman zuzena dagoela frogatzen bada ere argi gelditzen da aginte judizialarekin loturak ere badaudela. Hau oso larria da presondegiak beteak daudelarik, frogarik gabe inkulpatuak presondegiratzen eta kondenatzen direlarik, azken egunetan gertatu den bezala.

Arreta desbideratu eta traban dagoen prentsa astindu. Hau da beste urratsa. Bettenkur kasua hasi denetik, informazioa apurka heldu zaigu prentsak bere aldetik ere komunikatzen badaki eta horrekin joko bat darama boterearekiko. Agintariek ez dute hori begi onez ikusten tentsioa emendatzen joaten baita oso; ondorioz, kritikoa den prentsarekiko erasoa hasi da. Hau da ofentsiba honen bigarren atala, prentsa isilarazteko salaketa bortitza hasiz.

Ustelkeria giroan eta prentsaren kontrako erasoan, Europe Ecologieko diputatuak zuriak baino zuriagoak agertu dira. Eva Joly magistratua mintzatu da egoera salatzeko, eta bestaldetik EEko europarlamentariak prentsa askatasuna demokraziaren oinarria dela erranez atera dira. Baliteke azken finean haiek izatea ustelkeria guzti horren irabazle nagusiak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo