GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora Nafarroako Binakako finala

Floren Nazabalek txapelak pilatzen jarraitzen du

p040_f02_097x095.jpg

J.L.

Bakarka edo binaka, berdin da, Floren Nazabalek txapelak pilatzen jarraitzen du. Atzo Nafarroako Binakakoa eskuratu zuen Joxejuan Barberena alboan zuela, eta berriro ere besteen gainetik agertu zen. Hori bai, atzokoan bere kideak, Barberenak, lan bikaina egin zuen.

Seina enbor kana-erdiko eta seina 60 ontzako moztu behar zituen lehian aritu ziren hiru bikoteetako bakoitzak. Lehen zatian oreka izan baldin bazen ere, bigarrenean Nazabal eta Barberena erabat nagusitu ziren, eta 22 minutu eta 4 segundotan burutu zituzten lanak. Lopez-Mindegia izan ziren bigarren, eta 24.06 izan zen beraien denbora. Azkenak, berriz, Larretxea eta Senosiain I.a izan ziren, 27.31ko denbora eginez.

Emakumezkoen txinga txapelketan Anton izan zen nagusi, eta mutilen orga-jokoko finalean, berriz, Petriarena nagusitu zen. Gaur ere jaialdia izango da; hain zuzen ere, motozerra lehiaketa izango da ekitaldi garrantzitsuena. Mariñelarena, Arruti eta Salvador izango dira lehian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo