GARA > Idatzia > Kirolak> Tour

Tourra Adierazpenak

«Garaile ikusten nuen nire burua, baina...»

 

GARA | DONOSTIA

Euskaltelentzat sekulako garaipena lortzetik gertu egon zen Samuel Sanchez, aurreko jardunaldietan bere zenbait taldekidek saria lortu ezin izan zutela ikusi eta gero. Asturiarra gogotik saiatu zen, baina indarrik gabe iritsi zen helmugako azken metroetara. «Tronpatu egin naiz, egin behar nuena baino azkarrago atera bainaiz erasora. Garaile ikusten nuen nire burua, baina azkarregi jo dut erasoa...», azaldu zuen.

Hala ere, baikor agertu zen Sanchez hemendik aurrerako etapetarako: «Espero dut azken aukera ez izatea. Hau oso luzea da eta borrokan mantendu behar dugu. Tourra 21 eguneko lasterketa da eta 21 egun horietan adi-adi egon behar dugu».

Iban Velascok, aldiz, ez zuen aurrean egoteko indarrik eduki. Euskaltelekoa lurrera joan zen berriro ere: «Lehengo egunean mina hartu nuen toki berean hartu dut kolpea. Ondo iritsi naiz hona, baina erorketek mina sorrarazi didate. Aurrerago egotea gustatuko litzaidake Samueli laguntza emateko. Ikaragarri ondo dago Samuel. Seguru nago garaipena iritsiko dela».

Arkaitz Duranek adierazi zuenez, «oso etapa gogorra izan da. Azken mendatean erritmoa azkartu denean atzean geratu naiz. Hala ere, etapa garaipen bat lortzeko etorri naiz eta helburu berarekin jarraitzen dut».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo