GARA > Idatzia > Kultura

Donostia

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak «Konfetti» ikuskizunarekin datoz

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek «Konfetti» ikuskizuna estreinatuko dute gaur Donostiako Nafarroa Beherea plazan, 18.00etan. Gari aurpegi zuridunak eta Montxo eta Joselontxo «tentelak» momentu dibertigarriak eskainiko dituzte beraien ohiko parodia barregarriekin, eta musikaz eta ikusleen parte hartzeaz lagunduta, zirkoak oso berezko duen giro liluragarria jarriko dute. Hemendik aurrera, udan, Euskal Herriko festetara hurbilduko dira ikuskizun berri honekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo