GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

«Mamma Mia!» musikalaren azken emanaldiak Donostian izango dira igandera arte

GARA | DONOSTIA

Nina protagonista duen «Mamma Mia!» musikala Donostiako Kursaalen izango da igandera arte. Gaztelaniazko bertsioa egin duen konpainiak musikal ospetsu honen birako azken emanaldiak egingo ditu Gipuzkoako hiriburuan, gainera.

Abba taldearen abestietan oinarriturik, familiari eta adiskidetasunari buruzko istorio hau Greziako irla zoragarri batean gertatzen da. Ezkondu aurreko egunean, alaba bere aitaren bila abiatuko da. Duela hogei urte irla horretan bere amarekin harremana izan zuten hiru gizon elkartuko ditu. Sarrerak (30 eta 50 euro artean) salgai daude Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian, baita Kutxaren ohiko saltokietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo