GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Zinemako klasikoen bertsioak eta aktore ezagunak, Gasteizko jaietan

GARA | DONOSTIA

Jatorriz, kontakizun gisa idatzi zuen Melchor Lengyelek, baina handik gutxira Ernt Lubitch handiak zinemara eraman zuen, baita klasikoa bihurtu ere. «To Be or not to Be» maisulanaren gaztelaniazko bertsioa prestatu du Teatro Meridional konpainiak «Ser o no ser» izenburupean, Amparo Larrañaga eta Jose Luis Gil (telebistako telesailetan parte hartu duen aktorea) antzezle taldeko «buru» direlarik. Datorren astean, hilaren 4an, Gasteizko Andre Maria Zuria jaietarako Principal antzokiak prestatu duen egitaraua lan honek irekiko du.

Ostiral eta larunbatean, Madrilgo La Latina antzokiaren joan den denboraldian arrakasta handia lortu zuen komedia lanaren txanda iritsiko da. Pep Anton Gomezek idatzi eta zuzendu duen lan hau mota guztietako ikusleei zuzenduta dago, ohiko zaleei zein ahaztu ezinezko tarte bat pasa nahi dutenei. Anabel Alonso, Adriana Ozores, Pepon Nieto eta Federico Zelada izango dira taula gainean «Sexos» izeneko lana antzezten.

Abuztuaren 8an eta 9an, berriz, Yllana konpainiak ohiko duen estilo zoroaz eginiko «Brokers» lanak luxuaren eta diruaren unibertsoan barneratuko gaitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo