Pakistanen kontra sutsu aritu da Cameron, Indiara egindako bisitan
Pakistani «terrorismoa bultzatzen duten taldeei» sostengua ematea eta horiek diruz laguntzea leporatu zion Britainia Handiko lehen ministro David Cameronek, Indiara egindako bisitan egindako adierazpenetan. Haserre bizian jarri ditu horrek Islamabadeko agintariak.
Giles HEWITT (AFP)
Merkataritza eta enplegu trukerako akordioak sinatzea helburu, Indian bisitan zela, Pakistanen aurkako hitz gogorrak bota zituen Britainia Handiko lehen ministro David Cameronek, «terrorismoa esportatzea» leporatu baitzion.
Pakistango Atzerri ministroak, horri erantzunez, herrialde horrek «terrorismoaren aurkako borrokan sakrifizio handiak egin dituela gogorarazi zion Cameroni. «Erresuma Batuak ondotxo dakienez, sare terroristek ez dute mugarik». Pakistanek Londresen duen enbaxadoreak «Asiako inguru horretan bakea lortzeko egitasmoen aurka» aritzea egotzi zion Cameroni.
Britainia Handiko lehen ministroak Bangaloren (India) asteazkenean kazetariekin izandako topaketa batean, Pakistanek kontu handiz ibili beharra duela adierazi zuen, bere lurraldean «terrorismoaren aldeko taldeak jaso eta sostengatzen dituelako».
«Ezin dugu onartu inolaz ere herrialde hau [Pakistan] gatazkaren bi aldeetan kokatzea eta terrorismoa Indiara, Afganistanera edota munduko beste toki batera zabaltzea», esan zuen Cameronek. Hitz horiek Indiako egunkarietako lehen orrialdeetan agertu ziren atzo.
New Delhiren hitzetan, Lashkar-e-Taiba, Pakistanen egoitza duen talde islamista, da 2008an Mumbain 166 hildako eragin zituzten atentatuen egilea.
Bestalde, Cameronek adierazpenok Islamabaden zerbitzu sekretuek (ISI) Afganistango matxinoak bultzatu eta finantzatzen dituela adierazten duten AEBetako dokumentuak Interneten zabaldu ostean egin zituen.
«Oso-oso argiak izan behar dugu Pakistanekin. Herrialde indartsu, egonkor eta demokratikoa nahi dugu», adierazi zuen Cameronek. «Harreman egokiak izateko mezu argi bat luzatu behar diegu: ez da zuzena terrorismoa sostengatzen duten taldeekin harremanak izatea», gaineratu zuen.
Londresen, Pakistango enbaxadore Wajid Shamsul Hasanek Cameronen hitzek Pakistango Gobernua atsekabetu dutela esan zuen. «Cameronek Pakistanek terrorismoaren aurkako gerran egin duen lana ahaztu du».
Indiako lehen ministro Manmohan Singhekin egin beharreko bileran segurtasunaz aritzekoa zen Cameron.
«Los talibán felicitan a Países Bajos por la retirada de Afganistán de sus militares», cuya misión concluye el domingo, según el diario neerlandés «Volkskrant», que publicó ayer una entrevista con un portavoz talibán.
«Queremos felicitar de corazón a los ciudadanos y al Gobierno de Países Bajos por el coraje que han tenido al tomar esta decisión de manera independiente», declaró a este diario de izquierdas Qari Yusuf Ahmadij, que se presentó como «portavoz de los talibán en el oeste y sur de Afganistán». «Esperemos que los otros países que tiene soldados desplegados en Afganistán sigan el ejemplo de los neerlandeses y retiren sus tropas», añadió, en una entrevista telefónica con «Volkskrant».
La cuestión del mantenimiento de las tropas, presentes en Afganistán desde agosto de 2006, provocó la caída del Gobierno neerlandés el 20 de febrero. A falta de un acuerdo de la coalición gubernamental, la misión no se renovó, provocando el malestar de la OTAN.
Los laboristas (PvdA), que forman parte de la coalición y se oponían a la presencia de las tropas «han tomado una gran decisión», dijo Yusus Ahmadij. GARA
2009ko urtarrilean hautsak harrotu zituen Indian orduko Britainia Handiko Atzerri ministro David Milibandek, Mumbaiko atentatuak India eta Pakistanen arteko tirabirekin lotu zituela-eta.