GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Errauts zaleen» gezurra eta hipokrisia

Atez ateko bilketa sistemaren onurak ez dira teorikoak soilik, eta orain arteko esperientziak dira haren aldeko argudiorik onena, aurreikuspenik baikorrena ere gainditu baitute. Dagoeneko sistema hori abian jarri duten herrietan jasotako emaitzek ingurumen eta osasun arloetan ez ezik, ekonomikoki ere errentagarriena dela diote. Ez da harritzekoa, beraz, Debagoieneko Mankomunitateak ere sistema hori abian jartzeko erabakia hartu izana. Horren aurrean, argudio sendoa behar zuten bilketa sistema horren kontrakoek, agertu izan dituztenak baino askoz sendoagoak, eta argudio sendoak behar zituzten PSEk, EAJk eta Hamaikabatek bat egin eta Sanmarko Mankomunitateko gobernuko kideak kargugabetzeko. Jokabide hori zuritzeko erabili duten argudioa, ordea, gezurra izateaz gain, kontraesana da berez EAJren eta Hamaikabaten kasuan. Izan ere, Sanmarko Mankomunitatean ez direla udal hauteskundeetan sortutako gehiengoak islatzen esatea hipokrisiaren mukurua da Alderdien Legearen aurka agertu izan diren alderdi horien arduradunen ahotan, Gipuzkoako bigarren indarra baztertzeko orduan lege horretaz baliatzen baitira. Atzo ezker abertzaleak Gipuzkoa lobby «errauts zaleari» saldu diotela leporatu zien PSE, EAJ eta H1! alderdiei, eta horiek nabarmen gelditu dira, atez ateko bilketak errauste-planta egitasmoa utzi duen bezain nabarmen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo