GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ustelkeria makillatzeko aukera txikia du Parisek

Bettencourt auzia»-k aurrera darrai eta Sarkozyren alderdiak, UMPek, lan handia izango du ustelkeria kasu horren eta bere finantzaketa sarearen arteko loturak azaltzen. Izan ere, frantziar Gobernuko Lan ministro Eric Woerth-i zortzi orduko itaunketa egin zion atzo Poliziaren finantza-brigadak. Itaunketan lekuko gisa hartu zuen parte Woerthek, baina L'Oréal inperioaren kontu zikinetan izan duen parte-hartzea gero eta nabarmenagoa da. Hala eta guztiz ere, Sarkozyk behin eta berriz azaldu dio bere babes osoa.

Zaila da auzi honek amaitutakoan izango duen eragin politikoa aurreikusten, eskandalagarria izateaz gain, mami politiko handiko auzia baita. Sarkozyren Gobernuan eragina izango duela argi dago, baina populisten artean honelako auziek ez dute beti eragin bera izaten.

Hortik aurrera, frantziar klase politiko tradizionalari zuzenean eragingo diola pentsa daiteke, alegia, zentro-eskuineko eta zentro-ezkerreko alderdi nagusiei. Instituzionalki ere eragina izan dezake, alderdien finantzaketa sistema politikoaren muinetako bat baita gaur egun. Ondorioz, bai eskuin mutur bai ezker erradikaleko aukerek -bigarren honek hein txikiagoan bada ere- «onurak» jaso ditzakete lehen kolpe batean. Horrexegatik, Errepublikan ez dira gutxi ustelkeria kasu honen argitaratzearen atzean eskuin mutur honen esku beltza ikusten dutenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo