GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Baionako masterra

Izerdi dezente botata, baina Waltarik eta Ozafrainek iragarpenak bete dituzte

WALTARI-OZAFRAIN 40

GONZALEZ-ETXETO 30

Jon LEUNDA

Bigarren finalerdian ere ez zen ezusterik izan, eta Waltarik eta Ozafrainek lortu zuten etzi eguerdian, 11.00etatik aurrera, Xalaren eta Ezkurraren aurka finala jokatzeko txartela.

Atzoko neurketak ez zuen zerikusirik izan lehen finalerdiarekin. Gonzalez ere ezker paretan aritzen da, baina aurretik trinketean ere maila bikaina emana da, eta atzo ere Azkainekoak oso itxura ona eman zuen. Aurrean, ordea, lehiaketa irabazteko faboritoak ziren, eta Agusti Waltari Modernen aritzen denean, oso zaila izaten da berari irabaztea.

Neurketa berehala jarri zen faboritoen alde. Tarte horretan Gonzalez nahikoa zalantzati ibili zen, baina Etxetoren laguntzarekin partidan sartu, eta neurketa berdindu zuten, 25 eta 25. Hurrengo kintzeetan ere oreka izan zen nagusi, baina atzean Ozafrain agintzera pasatu zen, eta aurrean kubatarrak ez zuen barkatu. Amaieran ezusterik ez, baina zaleak oso kontent etxeratu ziren, partida ederra ikusi baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo