SELEKZIOAK Ofizialtasunaren aldeko manifestazioa
Eragile politiko eta sozialak, «espainolizazioaren» kontra
Lakuaren kirol politika salatu dute alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek, ESAITek antolatutako ekimenekin bat eginez.
Amaia U. LASAGABASTER | GASTEIZ
Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek hitza hartu zuten atzo, ESAITek antolatutako manifestazioarekin bat egiteko. Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeaz gain, euskal kirolaren «espainolizazio» saiakera salatu nahi dute larunbateko martxan.
Ezker abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna, ELA, Elkartzen, LAB... Atxikimenduen zerrenda luzea da eta, atzo Gasteizen horietako hainbaten ordezkariek egindako prentsaurrekoan nabarmendu zuten bezala, guztiek bat egiten dute larunbateko martxaren leloarekin: «Inposaketen aurrean, guk geurea. Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat». Hau da, konpondu beharreko arazo bakarra ez da selekzioen ofizialtasun falta, baita «normalizazioz» mozorrotuta gauzatzen diren inposaketak ere.
Ildo horretan, kritika zorrotzak jaso zituen Gasteizko Gobernuaren jokabideak. «Eusko Jaurlaritzaren egungo kirol politikak -salatu zuten- gure selekzioen ofizialtasuna ukatzen du praktikan eta, normaltasun faltsu baten izenean, euskal kirolaren espainolizaziora bideratzen ditu bere ahalegin guztiak». Espainiako saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatuko duen txapelketa edota Euskaltel-Euskadi taldeko autobusetan «España» hitza txertatzea politika horren adibide dira. «Zentzu honetan, gizarteko sektore guztiek Eusko Jaurlaritzaren kirol politika negargarriari aurre egiteko unea dela uste dugu», plazaratu zuten atzo.
Inposaketa horien aurka, euskal selekzioen ofizialtasunak merezi eta behar duen bultzada aldarrikatzen dute ordezkari politiko eta sozialek. «Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko herria da. Eta herria den heinean, eskubide osoa du nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko. Eta guk, hemendik, eskubide hori aldarrikatu nahi dugu eta Estatu espainol nahiz frantsesak eskubide hori nola urratzen duten salatu», adierazi zuten.
Arazo beraren alderdi desberdinak, azken finean. Aldarrikapenaren alderdia indartu nahi dute, hala ere, larunbateko manifestazioaren bultzatzaileek. Joan den asteburuan plazaratutako deialdiak Madrilgo komunikabideen artean sortu dituen erreakzioen aurrean -«dagoeneko ohituta gaude horrelako hizkera entzuten», onartu zuen Itziar Arratibelek-, ESAITen presidenteak zera gogorarazi zuen: «Alde goaz eta ez kontra». «Nazioarteko txapelketetan parte hartzeko eskubidearen alde gaude, eta ez gainontzeko selekzioen kontra».
Txupinazoan
Horren erakusle ozenena larunbatean helduko den arren, aldarrikapena Gasteizko jaien hasieran ere presente egongo da, txupinazoarekin batera gauzatuko diren ekimenekin.
Aunque no se descarta la presencia de alguno de sus miembros, el PNV no se cuenta entre los numerosos organismos políticos y sociales que se han adherido a la marcha organizada por ESAIT.
La presidenta de la plataforma Itziar Arratibel explicó ayer que «se ha hablado» con la formación jeltzale, la cual «en principio no se niega a esta convocatoria», aunque tampoco se ha adherido. Arratibel reconoció que no se ha acordado la presencia de alguno de sus representantes en la manifestación del sábado, pero recordó que miembros del PNV lucirán hoy camisetas en favor de la oficialidad en el arranque de las fiestas gasteiztarras.
El silencio oficial de la formación resulta significativo, teniendo en cuenta el respaldo que ofreció a ESAIT el pasado mes de junio, con motivo de su presencia en el Parlamento de Gasteiz. De hecho, fue la parlamentaria del PNV Leire Corrales la que planteó al lehendakari la pregunta formulada por la plataforma. Además, el portavoz jeltzale Joseba Egibar compareció después junto a representantes de Aralar, Eusko Alkartasuna y la izquierda abertzale para arropar a ESAIT en la valoración de lo sucedido y la presentación de los actos que se han organizado a lo largo del verano y que culminarán el sábado.
En la rueda de prensa posterior al Consejo de Diputados, el portavoz de la Diputación de Araba Claudio Rodríguez aseguró ayer que la presencia de la selección española en Gasteiz no tiene ningún sentido, pero el político del PNV no quiso posicionarse oficialmente del lado de la marcha organizada por ESAIT para el sábado. A.U.L.