Zesta Urrezko Eskularruko final-laurdenak
Christophe Olhak min hartu du berriro ere
GARA | BIARRITZ
Lesioek ez diote atsedenik ematen Christophe Olhari azken aste hauetan. Donibane Garaziko puntista astelehen gauean itzuli zen kantxara Biarritzeko Agilera Euskal Jai pilotalekuan, bi aste geldirik egon eta gero, baina berriro iztondoan min hartu zuen. Horren ondorioz, agur esan behar izan dio Urrezko Eskularrua txapelketari.
Felix zuen bikote, Curveur eta Alliezen aurka. Bikotea 21-19 atzetik zihoan markagailuan eta orduan, erreboteatzeko momentuan, esfortzu handia egin eta min handia sentitu zuen.
Nahiz eta galtzen joan, bikote urdina partidari buelta emateko zorian egon zen, baina, tamalez, lesioa iritsi zen. Iturrinok, afizionatu mailako pilotari batek, bete zuen Olharen lekua, baina honek ezin zuen gauza handirik egin porrota saihesteko (35-23) eta Curveur-Alliez arituko dira hurrengo kanporaketan.