GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Egitarau ofizialetik kanpo bilduko ditu doinu zirraragarrienak Gasteizek

p051_f02_88x132.jpg

A. B | GASTEIZ

Euskal Herriko hirietako jaiek egitarau ofizial zabala aurkeztu ohi dute. Bada baina, bertatik landa, herri mugimenduek egindako proposamenik ere, sarri ofiziala bezain interesgarriak.

Gasteizen, Florida parkeak orkestrak hartuko dituen bitartean, Aihotz plazan euskal dantza zaleak aurkituko du gustuko proposamenik, eta funk zein jazz doinuak Jardin de la Falerinan bilduko dira, etxeko talde batzuen eskutik (gaur, El Quinteto de la Muerte eta Tom Tom Makuts eta, bihar, Malatu, esaterako). Eta ohi bezala, talde entzutetsuenek Foruen plazan izango dute oholtza, jendetza erakartzeko joera eginda. Gaur, Dr. Deseo bilbotarrek joko dute bertan, bihar, Efecto Mariposak eta etzi, berriz, Berri Txarrak hirukote nafarrak.

Horretaz gain, makina bat taldek dantzan jarriko dituzte Probintzia plaza, Arka plaza eta Plaza Berria, Iguana eta Jimmy Jazz aretoek egitarau propioa antolatzen dutela ahaztu gabe.

Baina guk Gasteizko gaztetxeko eta txosna eremuko eskaintza interesgarriak ekarri nahi ditugu lerro hauetara, gaurtik astelehenera bitarte bada-eta non gozatua.

Gaztetxeko kontzertuei helduz, gaur, Emon eta Muipo taldeez gain, aspaldi honetan gelditu gabe dabiltzan «Bizkaiko Golfoek» joko dute, Itziarren Semeak taldeak alegia. Ska bizkorraren ostean, bihar erromeria izango da Bertan Behera taldearekin, eta igandean, rock doinu indartsuak astinduko dituzte Laia eta Sarkor taldeek.

Txosna eremua

Zabalagoa da txosnen eremuak antolatu duen jaia. Gaur lasai hasiko da Audience gernikarrekin, eta behin We Are Standardekin saltoka hasita, Turboneskekin lehertuko da. Bihar, erromeria hemen ere, Amaiur talde nekaezinarekin. Eta, etzi, La Cabra Mecanica ezagunak, Mamen (Vulpes ohia) bilbotarraren Puro Chilek lagunduta. Adi astelehenari, Los Gramones euskaldunek New Yorkeko CBGBra eramango gaituzte eta: «Gaba Gaba Hey!».

Fitxa

Txosnak: GAUR, 0.00etan Audience + We Are Standard + Turboneskak.

BIHAR, 1.00etan Amaiur + Filete Dj.

ETZI, 0.00etan Puro Chile + La Cabra Mecanica.

ASTELEHENA 9, 1.30ean Gramones.

Gaztetxea: GAUR, 23.00etan Emon + Itziarren Semeak + Muipo.

BIHAR, 23.00etan Bertan Behera.

ETZI, 21.30ean Laia + Sarkor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo