GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

BBVA egoera ekonomikoak, eta ez egoera hori jasaten dutenek, kezkatuta

BBVAk atzo aurkeztu zuen txostenak dioenaren arabera, urte honen bigarren erdian ziurgabetasun ekonomikoak iraun egingo du estatu espainolean. Iragarpena ez da harrigarria gertatzen, are gutxiago lehenengo Europara iritsiko ez omen zen eta ondoren estatu espainolean eragin gutxi izango zuen krisiaz ari dela. Baina kontua ez da txostenak bere aurreikuspenetan asmatzen edo huts egiten duen, baizik eta haiekin batera BBVAk ematen dituen aholkuak, egoera ekonomikoa «bide zuzenetik» eramateko. Eta horiek ere ez dira harrigarriak banku batetik etorrita: zeharkako zergak igo eta zuzenak jaistea, bereziki Sozietateen Zerga eta enpresek ordaintzen dituzten kotizazioak; lan erreforma «norabide zuzenean urratsa» bada ere, ez omen da nahikoa lan merkatuari eragiten dioten arazoak konpontzeko, kontratuen iraupen «handiegia» eta negoziazio kolektiboa oztopoa iruditzen baitzaizkio. Hau da, aurtengo lehen seihilekoan 2.500 milioi eurotik gorako etekin garbia izan dutenek murrizketa handiagoak eskatzen dituzte erosteko ahalmena gutxituta, lan baldintzak kaskartuta edo lanik gabe geratu direnentzat. Egia da egoera ekonomikoak arduratuta daudela, baina azal gogorra dutela ere bai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo