GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Helburu handiekin abiatuko dira Biarritz eta Aviron

Zuri-gorriek iazkoa hobetu nahi dute eta zuri-urdinek lehen seien artean amaitu nahi dute sasoia.

p037_f01_198x116.jpg

Jon LEUNDA

Bihar abiatuko da Top 14 liga, eta Biarritzek eta Avironek gogoz ekingo diote denboraldi berriari. Biek, gainera, iaz egindako lana hobetu nahi dute. Biarriztarren helburua Ligako finalerdietan izatea da, eta Europan ere iazkoa errepikatzea edo hobetzea.

Joan den denboraldiari dagokionez, Biarritzen eta Baionan ez daude gustura egindakoarekin. Zuri-gorriek Heineken Kopako finala jokatu zuten, eta horrek gozatu zuen ordura arte egindakoa, baina Europan egindako lan onak, ordea, ezin izan zuen Ligan egindako sasoi kaskarra estali, ezin izan baitzuten final-laurdenetan ere sailkatu.

Baionan gertatutakoa askoz ere okerragoa izan zen. Final-laurdenetan sar zitezkeela pentsatuz ekin zioten denboraldi berriari, baina amaieran Pro 2ra jaitsiz amaitu zuten sasoia. Tartean, gainera, taldean eztabaida eta ezinikusi ugari sortu ziren. Amaieran, ordea, zortea izan zuten, izan ere, talde batzuen zorrak zirela-eta, Baionako taldeak Top 14ri eutsi ahal izan zion. Zelaian lortu ez zutena bulegoetan eskuratu zuten, eta berriro ere maila nagusian jarraitu ahal izango dute.

Aldaketa asko

Iazkoak joan dira eta zaleak itxaropentsu daude, Biarritzek izan zuen sasoi amaiera onak indartu egin du zuri-gorrien jarraitzaileen itxaropena, eta aurtengoa sasoi ona izango delakoan daude.

Helburu garbiak jarri dituzte zuzendari lapurtarrek. Aurtengoan bi lehiaketatan, Ligan eta Heineken Kopan, finalerdietan izatea da ametsa, eta horretan saiatu nahi dute. Aukera hori posible delakoan daude, eta lesioek traba handirik egiten ez badiete, hori eskuragarri dutela esan zuen Serge Blancok, taldeko agintari nagusiak.

Jokalariei dagokienez, ez dute aldaketa handirik egin, Jean Michel Gonzalez entrenatzailea kontent baitago bere jokalariekin. Lund (Leeds), Marcannet (Stade Français), Morie (Bordele), Bonet (XIII Autralie) eta Hayle-Petty (Western Force) dira Biarritzera heldu diren jokalari berriak.

Utzi ere ez dute askok talde utzi. Hunt, Courrent, Moala, Hughes, Hall eta Brusque dira aurrerantzean elastiko zuri-gorria jantziko ez dutenak. Azken honek, gainera, taldeko zuzendaritza teknikoan egingo du lan.

Baionan, ordea, kontuak bestelakoak dira. Iazkoarekin denak daude haserre, baita aldagela barruan izan zen giroarekin ere, eta horri botatzen diote gertatutakoaren errua. Maila nagusian jarraituko dute, baina badakite hori ekonomikoki egoera ona dutelako dela posible. Dena den, gauzak bulegoetan lortzea ez da ohikoa, beraz, aurten dena aldatu nahi dute. Helburua lehen seien artean sartzea eta final-laurdenetan egotea dela esan badute ere, lehentasuna mailari eustea dute.

Taldean aldaketa asko izango dira. Entrenatzailea berria izango dute, Thomas Lievremontek hartuko baitu ardura. Hala ere, Gajanek, iazko azken entrenatzaileak ere, lanean jarraituko du Lievremonten alboan.

Jokalarien artean ere aldaketa asko izan dira talde zuri-urdinean: Lea'ateoa (Toulon), Besmison (Bordele), Attie (Akize), Boyet (Bourgoin), Favell (Japonia), Ziegler (Venise), Pieterson (Hegoafrika), Huget (Agen), Boulaty eta Audy (Montauban), Treoler (Italia) eta Baiocco (Racing Metro) dira elastiko zuri-urdina jantziko duten jokalari berriak. Utzi, berriz, honako hauek egingo dute: Iñigo, Bernard, Bolavucu, Tewhata, Deen, Lopez, Perugini, Fall, Edmonds, Blake, Arraiet, Lafitte eta Fauque.

Bai zuri-gorriek bai zuri-urdinek bihar ekingo diote denboraldiari. Biarritzek Montpellier hartuko du Agilera estadioan, eta Avironek, aldiz, Toulonen zelaian jokatu beharko du. Biarritzek irabazteko partida du, garrantzitsua baita denboraldia lau puntu poltsikoratuz hastea, bestela berehala sortuko baitira zalantzak zaleen artean. Hiriburukoek, berriz, ez dute irteera erraza, Toulon ere lehen seien artean amaitu nahi duen horietakoa baita, baina galtzeko gutxirekin eta irabazteko asko- rekin bidaiatuko dute Lievremonten mutilek.

berrikuntzak

Biarritzek denboraldia ongi amaitu zuen, eta jokalarien artean ez da aldaketa asko izango. Avironen oso giro txarra izan zen iaz, eta hori aldatu nahian, jokalarien artean ere berrikuntza ugari izango dira.

El derbi se jugará en octubre

Los seguidores del Aviron y del Biarritz tendrán que esperar bastantes jornadas para ver el derbi entre ambos equipos. El primer partido se jugará en el estadio Jean Dauguer de Baiona el 1 ó 2 de octubre, mientras que el partido de la segunda vuelta, que se disputará en el estadio Agilera, se jugará el fin de semana del 25 al 27 de marzo.

La Liga, que dará comienzo mañana, concluirá el 7 mayo, dando inicio a los partidos de cuartos de final el 13 y 14 de mayo. El 27 y 28 de mayo se jugarán las semifinales y la gran final se disputará el 4 de junio. Esa fecha está marcada en rojo en Biarritz, donde esperan volver a sentir las sensaciones vividas con la final de la Heineken Cup de la temporada pasada.

«Hemos formado un gran equipo. La base sigue siendo la misma de la temporada pasada y si nos respetan las lesiones, que no nos respetaron en la pasada temporada, esperamos estar con los mejores luchando por todo», dijo Jean Michel Gonzalez, entrenador del Biarritz Olympique.

«Estoy contento con los jugadores que hemos fichado. Hemos reforzado bien el equipo y espero no pasar problemas en la categoría e incluso luchar por la sexta plaza, lo que nos permitiría jugar los cuartos, aunque esos sería un gran premio para nosotros», afirmó Thomas Lievremont, ex jugador del Biarritz y nuevo entrenador del Aviron.

En la Heineken Cup, el Biarritz estará integrado en el grupo cuarto, que estará formado por Aironi, Bath y Ulster. La primera jornada se disputará el 10 de octubre y los rojiblancos jugarán en el campo del Bath inglés. El Aviron, por su parte, jugará la European Challenge y estará en el grupo primero. Junto a los labortanos estarán el Cavalieri Prato, el Connachat y el Quins, con quien se enfrentarán en la primera jornada.

J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo