HERRIZ HERRI
Elizondon jokatuko dute hirugarren jardunaldia
J.L.
Nafarroako Herriz Herri Txapelketak hirugarren jardunaldia izango du gaur Elizondon, 19.30etik aurrera jokatuko den ekinaldiarekin.
Proba oso gustagarriak izaten dira zaleentzako, herri kiroletako ia proba guztiak bata bestearen atzetik egiten baitira. Bi zatitan banatuta jokatzen da, eta azkeneko jardunaldian, lehen proba konbinatuan, Berriozar izan zen nagusi. 19.00 izan zen beraien denbora. Atzetik, Bera, Ultzama eta Basaburua sailkatu ziren
Bigarren proba konbinatuan, berriz, Basaburua gailendu zen, lehenengoan azkena geratu zen taldea, lau puntu batuta. Atzetik, Bera, Berriozar eta Ultzama sailkatu ziren.
Gaur Elizondon, lehian ari diren lau taldeak arituko dira nor baino nor, eta berriz ere Basaburua, Bera, Berriozar eta Ultzama izango dira bertan. Gaurko saioaren ostean, beste ekinaldi bat geratuko da lehiaketa amaitzeko.