Finalak
Txapelketa gehienen egunak eta lekuak finkatu dituzte
J.L.
Zaleak eta kirolariak herri kiroletako txapelketa ofizialak noiz jokatuko zain izaten dira, eta datozen hitzordu garrantzitsuenen datak eta lekuak finkatu dira jada.
Lehen Mailako aizkolarien kanporaketa abuztuaren 29an jokatuko da Berrobin; finalak, oraingoz ez du datarik.
Bigarren Mailako kanporaketa jokatuta dago, eta finala Donezteben izango da azaroaren 19an. Hirugarren Mailako kanporaketak ere jokatuta daude, eta finala irailaren 4an jokatuko da, Orozkon. Gazteena, berriz, irailaren 5ean izango da Leitzan.
Harri-jasotzen, harri txikien finala Anizen jokatuko da irailaren 3an, eta handiena, berriz, Aldatzen azaroaren 14an. Kintopekoa, Donezteben izango da azaroaren 19an.
Trontzalarien maila nagusiko kanporaketa ere jokatuta dago, eta finala Igantzin jokatuko da urriaren 2an. Herrialdeko txapelketarik garrantzitsuenek ere badituzte datak. Gipuzkoako maila nagusiko aizkolarien finala Donostian jokatuko da irailaren 4an. Nafarroako maila nagusiko kanporaketa irailaren 26an izango da Uharten, eta finala Etxarri Aranatzen, urriaren 3an. Zazpi herrialdetako txapelketa irailaren 11n izango da, Hendaian.