GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sega Desafioa

Euskaldunen eta alemaniarren arteko apustua internet bidez eskainiko da

p038_f02.jpg

J.L.

Bixente Mitxelenak eta Jexuxmari Goenagak Alexander Schmit eta Stefan Heintz alemaniarren aurka jokatuko duten apustuak ikusmin handia piztu du. Datorren larunbat arratsaldean izango da norgehiagoka, 17.30etatik aurrera Hernaniko Jauregi jatetxeko belardietan. Euskal Herritik kanpo ere piztu du arreta, eta hori aintzat hartuta, Almintza Elkarteak saioa zuzenean Internet bidez eskaintzeko hautua egin du.

Hernanira joaterik ez dutenek eta etxean lasai-lasai ikusi nahi dutenek www.almitza.tv webgunera jo eta ezohiko desafio hau zuzen-zuzenean ikusi ahal izango dute.

Denentzat izango da berria apustu hau, baina eskarmenturik gehien duena Mitxelena da. Oiartzuarra lehen ere apustuak jokatutakoa da, eta hortxe ditu Erasunen aurka jokatutako bi handiak. Goenagak, berriz, lehen aldiz jokatuko du.

Alemaniarrei dagokienez, biak dira oso segalari ezagunak. Schmit eta Heinz munduko zein Europako txapelketetan dira ezagunak, eta biek egin izan dituzte lan oso onak.

Oraingoak, ordea, ez du lehiaketa horiekin zerikusirik izango, izan ere, betiko erara jokatuko baita, euskaldunak ohituta dauden erara. Ordubeteko lana izango da, eta bakoitzak ordu erdia egin beharko du jarraian segan. Belar kilo gehien mozten dituen bikoak eskuratuko du garaipena. Irabazleek 6.000 euro jasoko dituzte dirutan, eta galtzaileek, berriz, erdia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo