GARA > Idatzia > Kultura

Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, irailetik azarora

GARA | DONIBANE LOHIZUNE

Heldu den irailaren 18an hasi eta azaroaren 13a bitarte Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako bertsolari txapelketa jokatuko da. Final handiari dagokionez, Donibane Lohizunek hartuko du. Kanporaketen datak eta tokiak, berriz, irailaren 10ean ezagutaraziko dituzte.

Aurtengoa bigarren aldia izango du txapelketak, baina bigarren edizio honetan antolatzaileek ez dute ahantzi nahi ahozko eta idatzizko euskal kultur ondarearen baitan mende luzeetan Ipar Euskal Herrian izan diren koblakari eta bertsolari handiak, eta aurtengo edizioak horiek oroitarazi nahi ditu. Hala, iraganeko makina bat bertsolari ekarriko dituzte gogora, eta haiek gaur egungo bertsolarien bitartez aztertu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo