Denboraldiaurrea
Minutuen banaketa orekatuak ez ditu rolak aldatu
Iaz burututako lanak udako entseguek baino pisu handiagoa izan du. Denboraldiaurreko minutuak orekaz banatu arren, Joaquin Caparrosek ez ditu konfiantzazko jokalariak aldatu.
Amaia U. LASAGABASTER
Hutsetik hasten gara guztiok. Horixe esaten dute udaro jokalariek. Aurreko urtean aukera gehiegi izan ez zutenek, batez ere. Alabaina, baieztapen horrek mugak badituela uzten dute agerian udaro entrenatzaileek.
Aurtengo Athletic ez da salbuespena izango eta aurreko hilabeteotan erakutsitako errendimenduak udako entseguek baino pisu handiago izango du. Hau da, salbuespenak salbuespen, Herculesen aurka arituko den hamaikakoa, aurreko denboraldiko edozein partidako berbera izan liteke.
Denboraldi-aurreko minutuak zuzen banatu ditu Joaquin Caparrosek: hemezortzi jokalarik 200 minutu baino gehiago jokatu dituzte eta kopuru horretatik kanpo geratu direnen artean, nazioarteko txapelketetan aritu diren -eta entrenatzailearen konfiantza osoa duten- hiru gizonak daude, Llorente, Javi Martinez eta Muniain hain zuzen ere. Horietako askok, gainera, parte hartze nabarmena izan dute. Lehiaketa badator baina, eta badirudi minutuen banaketa orekatu horrek ez dituela rolak gehiegi aldatuko.
Salbuespen bakarra ezker hegalean dago. Ustekabea, berriz, ez da erabatekoa. Joaquin Caparrosek lehen taldearekin behin bakarrik jokatu duen 18 urteko gaztea aukeratu izana deigarria suerta daitekeen arren, jakina da azken denboraldiotan postu horretan aritu diren jokalariek ez dutela entrenatzailea konbentzitu. Denbora luzea zeraman bere gustuko gizon baten bila, eta berririk izatea, beraz, ez zen pentsaezina.
Gainerakoei ez die gehiegi balio udako lanak. Aurreko denboraldia hasierako hamaikakoan amaitu zutenek, aurtengoa leku berean hasiko dute. Kasu batzuetan, antza denez, gehiegizko lehiarik gabe; eta besteetan, aurreko hilabeteotan bizi izan dutena mantenduz. Hori liteke Carlos Gurpegi, Igor Gabilondo, Markel Susaeta, Pablo Orbaiz, Iker Muniain, Oscar de Marcos edota Ander Iturrasperen kasua. Hau da, Javi Martinez, Toquero eta Llorente ukiezinak zelai-erdian eta erasoaldian laguntzeko hautagaiak. Minutu dezente izan zituzten guztiek iaz eta ildo berari eutsiko diotela ematen du, gazteen protagonismoak gorantz egingo duela aurreikus daitekeen arren.
Etorri berriak
Zalantza nagusiak etorri berri direnen ingurukoak dira. Izan ere, udako lagunartekoetan parte hartu duten arren -baita golen bat edo beste sartu ere-, ez dago batere argi Igor Martinezek eta Ibai Gomezek -De Marcosek iaz egindakoa errepikatuta- denboraldia lehendabiziko taldean hasiko duten. Entseguak amaituta, lan saioetan egin beharko dute rola aldatzeko ahalegina.
Fernando García Macua admitió ayer que este verano ha llegado una oferta a Ibaigane por un jugador del Athletic. Y hasta ahí pudo leer, porque el presidente no quiso entrar en más detalles.
Sí aseguró que la oferta no supuso ningún quebradero de cabeza, porque el club no está por la labor de desprenderse de ninguna de sus estrellas. «No es que la oferta fuera insuficiente o suficiente, es que el Athletic no está en esa posición», aseguró. «Sabíamos cuál era el criterio del club -añadió-. Nosotros no íbamos a propiciar la salida de ninguno de nuestros jugadores, precisamente este año en el que el proyecto deportivo, que nos ha costado tanto tiempo poner en el umbral de aspirar a cosas, está en el momento de empezar a ofrecer frutos».
En este sentido, es evidente, Macua considera que «las bases están puestas para que la competición nos depare alegrías». De hecho, el presidente da por «cerrada» la plantilla, que considera «muy compensada y trabajada».
Fernando García Macua realizó estas declaraciones tras la tradicional ofrenda realizada por el club rojiblanco en la Basílica de Begoña.
GARA
Lejos de Lezama, pero al menos Jon Aurtenetxe sigue acumulando minutos. El jugador ya disputó el primer tiempo del choque inaugural de la Shizuoka Cup -en el que la selección española cayó ante Japón- y ayer estuvo entre los elegidos por Julen Lopetegi para disputar el choque completo, en un partido que el combinado rojigualdo se impuso a Shizuoka por 2-0. El choque entre España y Ghana pondrá fin mañana al torneo.
El Athletic sigue con las tradiciones veraniegas. Tras la visita al circo y la ofrenda a la Virgen de Begoña, llega el turno de las recepciones institucionales. El Ayuntamiento abrirá hoy el fuego con el acto que se celebrará en Ibaigane a las 13.00.