villabona
Auto ilarak N-1en, kamioi batek eta auto batek elkar jo ondoren
Kamioi batek eta auto batek elkar jo ondoren, bi kilometroko auto ilarak sortu ziren N-1 errepidean, Villabona parean, Irunerako noranzkoan. Hasiera batean, ordu erdiz, errepidea guztiz itxi behar izan zuten. Istripua, 08.39ean gertatu zen eta, kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu zela jakinarazi zuen Lakuako Barne Sailak.