donostia
Bi urteko zigor eskaera, ustez udaltzain bat jotzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak bi urteko kartzela zigor eskaera egin du, ustez, Donostiako autobus batean udaltzain bat jo zuen gizonarentzat. Gertaera uztailaren 4an jazo zen; 25 bat lagun autobusera billetea ordaindu gabe igo ziren eta udaltzainak jokaera aurpegiratu zien. 600 euroko isuna ere eskatu du Fiskaltzak.