GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

ESKUA

Xalak ez du hausturarik eskuin belaunean

GARA | DONOSTIA

Xalaren belauna uste baino hobeto dago. Horixe izan zen Lekuineko aurrelariari atzo egindako osasun probek utzi zuten ondorio pozgarria. Dirudienez, lapurtarrak ez du inolako hausturarik eskuin belaunean eta nabaritutako minak aurrez zuen tendinitisaren ondorio baino ez dira. Gogoratu beharra dago, Gasteizko Torneoan ere arazo batzuk izan zituela belaun berean, eta orduan ere ez zuela inolako arazorik izan jokatzen segitzeko.

Hala ere, oraingoan hobeto aztertu beharko da belaunaren egoera, lesioak okerrera egin ez dezan. Hasiera batean, Xala Lekeitioko Torneoan parte hartzekoa zen. Ostiralean jokatu behar zuen Beginorekin Irujo eta Barriolaren aurka. Baina, oraingoz, ezin da ziurtatu Xala Santi Brouard pilotalekuan izango den ala ez. Lekuindarrak azken unera arte itxaron nahi du erabakia hartzeko.

Lekeitioko lehiaketa bezperan, ostegunean, hasiko da. Aurreneko finalerdian Berasaluze VIII.a eta Zubieta Bengoetxea VI.a eta Apraizen aurka neurtuko dira. Oinatz Bengoetxeak ere arazoak zituela amaitu zuen Donostiako finala eta bere egoera zein izango den ikusteko dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo