GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Juan Luis Mugertza | Berango

Askatasunaren harriak

Espainia ez da Euskal Herria, ezta Euskal Herria Espainia ere; hori garbi dago. Espainian askatasun handiagoa dago gurean baino. Merkeago dago askatasuna Espainian, eta hori antzematen da egunerokoetan.

Euskal Herrian, politika dela eta, garestiegi ordaintzen dugu. Espainian, Euskal Herrian ez bezala, ez dago gorabehera handirik, ezta kale borrokarik ere, eta horrek laguntzen du armonian bizi izaten, festak eta gizakiak libreagoak egiten.

Espainia aldean lasai asko har ditzakezu, Euskal Herrian ez bezala, harri batzuk, tamaina eta kolorea edozein delarik ere, eta Andaluziako espetxeetara bisitara joandako euskal presoen senide eta lagunen autobusaren kontra egin.

Bai, Espainian askatasuna merkeagoa da; harri batzuk nahikoa dituzte askeago izateko, beraien aldarrikapena zabaltzeko. Hori da aldea. Gainera, Poliziak ez zaitu atxilotuko, ezta apologia hitza zure kontra erabiliko ere. Bai, Espainian askatasun handiagoa dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo