Xabier Silveira Bertsolaria
Adierazi Euskal Herria!
Berriro ere gure etorkizuna politikari profesionalen esku uzteko prest ez nagoelako, urte gehiegitan isuri den odol guztia alferrik izan ez dadin, joango naiz
Zentzua ta zentsura ez nahasteko/ hitzak eurak askatu ditzagun hasteko/ hasteko, ez nahasteko/ libre pentsatu libre adierazteko.
Askatasunik gabe ezer ez garelako. Euskal Herriak munduko beste edozein naziok bezala eskubidea daukalako bere instituzioak sortu eta garatzeko, hori ez da delitu bat, eskubide bat da. Porque es necesario sumar fuerzas desde la pluralidad para el restablecimiento de todos los derechos sociales y políticos. Eskubiderik gabe ez dago askatasunik eta askatasun barik ez da musikarik. Euskal Herriak elikadura burujabetza lor dezan baserritarrok ere eskubide guztiak behar ditugu. Porque de conformidad con la normativa internacional y los tratados sobre derechos civiles y políticos es prioritario un nuevo tiempo en el que todo esto sea garantizado. Herritarrok Euskal Herriaren etorkizunean parte-hartze zuzena eduki behar dugula uste dudalako eta gaur egungo egoera antidemokratikoa onartzen ez dudalako... Adierazi Euskal Herria!
Emakumeok gure eskubideak errealak bihurtu nahi ditugulako. Euskaldunok geure kabuz gure bizitza kolektiboa modu demokratikoan antolatzeko gauza garelako. Euskal Herriko jai herrikoietan, adierazi, gu garelako! Bakerako eta bizikidetza on baterako bidean giza eskubide ororen errespetuak izan behar duelako oinarrizko ardatza, guztion partaidetza delako ezinbestekoa, inor baztertu gabe. Porque necesitamos abrir una segunda transición democrática que resuelva los problemas estructurales del pueblo vasco; los derechos humanos para todos, los derechos civiles para todos y el derecho a decidir libremente el futuro nacional que queremos. Aske bizitzeko eta gure herriaren etorkizuna denon artean erabakitzeko eskubidea dugulako. Ezagutzen dugun eta sufritzen dugun espainiar justizia ez delako bidezkoa, zuzena, justua... benetako justiziaren alde... Adierazi Euskal Herria!
Euskal Herriko pertsona guztien eskubide guzien alde, eskubide zibil, politiko eta giza eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko. Atxiloketa arbitrarioen, inkomunikazioaren eta torturaren kontra. Adierazpen askatasunik gabe nola egingo dugu gure senideen eskubideen alde? Horregatik... Gure etorkizuna jokoan dagoelako... Jaiak eta kaleak guztionak direlako.
Idatzi, kantatu, dantzatu, adierazi. Arrazoi horiengatik guztiengatik eta beste hiru miloi motibo ere egon daitezkeelako euskal hiritargo osoari luzatzen diogu deia: irailaren hamaikan Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestazioan parte har dezan.
Hauxe da manifestazioaren deitzaileek sarean zabaldu duten bideoak hitzez hitz dioena. Askotarikoa aurpegien entsalada, aukeran, politikari gehitxo. Baina herri bat azken batean, aurrera egin nahi duen herri baten deiadarra. Ni joango naiz. Azken bolada luzean Espainiari hortzak erakusteko tresna eraginkorrenetakoa delakoan nagoelako, berriro ere gure etorkizuna politikari profesionalen esku uzteko prest ez nagoelako, urte gehiegitan isuri den odol guztia alferrik izan ez dadin, joango naiz. Zu ere bai, ezta?