GARA > Idatzia > Ekonomia

IRAILAk 29

UGTk eta CCOOk gutuna igorri diete ELA eta LABi grebarekin bat egin dezaten

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko UGTko eta CCOOko idazkari nagusi Damaso Casadok eta Unai Sordok, hurrenez, hurren, eskutitz bana igorri diete ELAko buru Adolfo Muñoz eta LABeko buru Ainhoa Etxaideri, hilaren 29rako deitu duten greba orokorrarekin bat egin dezaten. Casadok eta Sordok greba egunaren aurretik egingo dituzten ekimenen berri eman zuten atzo, eta iragarri zuten heldu den ostiralean egingo dutela grebaren deialdi ofiziala. ELAk eta LABek, STEE-EILAS, ESK, Hiru eta EHNErekin batera, iragan ekainean egin zuten lan erreformaren kontrako greba orokorra.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo