GARA > Idatzia > Kultura

Milatik gora entzule

M.I.

Aurrekoan Ado Ciccolini aipatzean adierazten genuena, Bordeleko Orkestatrentzat ere baliokoa da, hots, Musikaldiaren zutabe bat izan dela 50 urte hauetan. Izan ere, 30 aldiz programatua izan baita. Lehen parterako, Maurice Ravelen zenbait obra hautatu zituzten. Gainera, Donibane Lohizunen ematen zenez, eta Beatriz Uria Monzon bertakoa izanik, sartua zuten lehen zati hori amaitzeko.

Lehenik, “Ma mère l’Oye” balletetetik “Prélude eta danse du rouet” interpretatu zizkiguten; gero, “Cinq pièces enfantines”-ekin jarraitu zuten. Azkenik, Ravelen orkestrazio aberatsak daramatzan Tristan Klingson poetaren hiru poema kantatu biltzen dituen “Schérézade” obra interpretatu ziguten: Asia kontinentea deskriptiboki agertuz; derrigorrezko ezkontza bat bizi duen arabiar neska baten malurra darion “La flûte enchantée”, eta homosexualitatea gai duen “L’ indéfférent” (nik hala uste du behintzat) musikalki ederretsiz. Beatriz Uria Monzonen ahots eder eta landua Ravelen musika-testu bikainaren indarrarekin parekatu zen.

Bigarren zatian C. Debussyren obra ezagunenak eskaini zizkiguten. Lehenik, “Prélude à l’après midi d’un faune”. Bertan inpresionismo musikalaren lehen aztarnak ageri dira, eta sekulako eragina izan zuen bere garaian. Berehala “La mer” obrak jarraitu zion. Orkestrako bakarlarien luzimendua nabarmendu zen interpretazioan. Amaitzean, Roberto Benzi zuzendariak sekulako txalo zaparrada jaso zuen. Hori dena eskertzeko, zer joko eta…  “Claire de la lune” sublimea oparitu ziguten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo