GARA > Idatzia > Kultura> Musika

LunaKREA jaialdiak Gasteizko txoko guztietara zabalduko du musika

p046_f01_88x132.jpg

K.O. |

Gaur, arratsaldeko seitan hasi eta gaueko ordu biak arte, LunaKREA jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da Gasteizen. Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bultzatu eta sustaturiko ekimenak hirugarren urtea du honakoa eta, aurrekoetan bezala, ekintza eta egitasmo ugariz beteta dator. Jarduera ezberdinez osaturiko egitarau oparoa antolatu dute: antzerkia, bideoklipen maratoia, dantza ikuskizunak, erakusketak, poesia, eta nola ez, musika emanaldiak. Zentzu horretan, LunaKREA egitasmoan pisu nabarmena du musika programazioak eta emanaldi handi eta eszenatoki erraldoietatik at, taberna txiki eta tamaina ertaineko aretoak aukeratu dituzte zuzeneko musika sustatzeko.

Horrela bada, Euskal Herriko hogei musika taldek baino gehiagok eskaini ahalko du bere emanaldia gaur arratseko seietatik aurrera. Programazio anitza eta aberatsa osatu dute, eta entzungo diren musika erak dira horren adierazle argiena. Musika era zehatz batean kokatu gabe, musika eskaintza anitza entzun ahal izango da: hip-hop erritmoak, musika esperimentala, ska doinuak, betiko rocka, soul giroak edota stoner doinu oldarkorrak.

Areto txikietan

Emanaldiak hiriko hainbat aretotan izango dira, ongi antolaturiko ordutegiaz eta doako sarrerarekin. Zuzenean ariko direnen artean, Capsula (Ibu Hots aretoa), Napoka Iria (Elkar megadenda), Gose (El Parral taberna), &the Fans (Estitxu taberna), Munlet (Iguana Cafe), Igor Arzuaga (Zuloa), Rüdiger (Kitsch Pop Bar), Gabon Caligula (Gora taberna), Audience eta Thee Brandy Hips (Jimmi Jazz aretoa), Tomtom Makuts (The Man in the Moon taberna), Putxero Sonidero (Bar Cuatro Azules), Mursego (Cafe Dublin), Sorkun&DJ Pata (La Malquerida taberna), Bronze eta Super 400 (Helldorado aretoan)... Euskal Herriko taldeak ezik, nazio mailako zenbait artista ikusteko aukera ere izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo