Hobekuntza ekonomikoa
Europako Batzordeak hazkundearen aurreikuspenak berrituko ditu gaur
Europako Batzordeak Europako aurtengo hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak berrituko ditu gaur. Izan ere, urteko lehenengo sei hilabeteetan espero baino emaitza hobeak izan dira, eta, gainera, udan ere datu positiboak mantendu egin dira. Joan den udaberrian Bruselak iragarri zuenez, Europako Batasuneko estatuen barne produktu gordina %1 igoko da aurten; eurogunean, berriz, %0,9. Ekonomia handi guztietan gorako joera izatea espero zuen Bruselak Estatu espainiarrean izan ezik. Hala, Estatu espainiarrerako %0,4ko jaitsiera iragarri zuen.