GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako bost aparkaleku estalietan lehen ordua doan izanen da

Baionako bost aparkaleku estalietan (Tour-de-Sault, Sainte-Claire, Paulmy, Vauban eta Gare) soilik bigarren ordutik aurrera ordainduko da hilaren hasieratik, Herriko Etxeak hala deliberatuta. Guztira 2.300 ibilgailurentzat lekua eskaintzen duten aparkalekuon tarifak, orduko 1,10 euroren inguruan dabiltza. Bestalde, Baiona-Angelu-Biarritz hiriguneko autobus zerbitzuak hobekuntza nabarmenak izango ditu hurrengo urtearen hasieratik. Besteren artean, autobus parkearen erdia baino gehiago berrituko da zazpi urteotan. Autobus arruntek gaur egungo edukiera bera izango dute, baina mugikortasun mugatuko herritarrentzat egokituta izango dira guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo