GARA > Idatzia > Ekonomia

ELBk FNSEAren «jarrera tematia» salatu eta hautetsiei dei egin die

GARA | PARIS

«Pariseko Esnearen Etxearen okupazioa ez da ekintza sinbolikoa, esnearen prezioa finkatzen duen egituran aniztasun sindikala bermatzea du helburu», adierazi du ELBk. Irailaren 8an hasi zuten ekimena baina FNSEA sindikatu nagusiak -ordezkaritza duen bakarra- «jarrera tinkoa» mantentzen du eta «laborarientzat ondorioak edonolakoak izanda ere, boterea ez duela partekatu nahi» gaineratu du ELBk.

Demokraziari muzin eginez, FNSEA «laborari guztien diruarekin eraiki duen gazteluaren defentsan temati» ari dela salatu du euskal sindikatuak. Estatuari ere zuzendu zaio, «interes kolektibo eta ibilbide demokratikoa defenditzea bere eginbeharra» dela nabarmenduta. Horregatik, hautetsiei dei egin die laborarien borroka eta eskakizunak sostenga ditzaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo