GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOLARITZA

Bertsulari Xapelketaren lehenengo kanporaketa jokatuko da bihar Muskildin

Ipar Euskal Herriko Bertsulari Xapelketa bihar jarriko da abian eta kanporaketak modu ezin erakargarriagoan antolatu dituzte: bertso-afari moduan. Lehenengo kanporaketa honetan ondorengo bertsolariak izango dira: Odei Barroso (Urruña), Patxi Iriart (Hiriburu), Bixente Hirigarai (Baigorri), Joanes Etxebarria (Barkoxe), Ximun Cazaubon (Jatsu) eta Ramuntxo Christy (Aiherra). Afaria Muskildiko Posonpesenean izango da 20 euroren truke, 20.00etatik aurrera, eta erreserba egiteko (0033) 559541504 telefonora deitu behar da. Bestalde, azaroaren 13an Donibane Lohitzunen jokatuko den finalerako sarrerak www.xilaba.net atarian eskura daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo