GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bermeo

Preso politikoen defentsan arraunean atera dira ehunka herritar

Bermeoko jaietan, preso politikoen aldeko batel lehiaketa antolatu zuten iragan ostegunean. Hogeita sei bateletan, orotara, 130 lagunek hartu zuten parte preso eta iheslarien aldeko herri estropadetan. Bermeoko jaietan eredu parte hartzailea bultzatuz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Bermeoko Arraun Elkarteak eta Bou Bizkaia Peñak laugarren urtez batel lehia antolatu zuten. Edizio honetako parte hartzaileen kopurua inoizko handiena izan da, urterik urte bermeotarren presoekiko elkartasun uholdea haziz joan dela adierazi zuten ohar batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo