46 langile kaleratu ostean behin-behineko 40 kontratu egin ditu Ayra-Cardan-ek
A.Z. |
Ayra-Cardan multinazionalak Eibarren duen lantokian, joan den urtarrilean, enpresan ordezkaritza duten gainontzeko sindikatuen «laguntzarekin» (LAB, UGT eta CCOO), 46 langile finko kaleratu ostean, orain behin behineko 40 kontratu egin dituela salatu zuen atzo ELAk, Eibarren eskainitako prentsa agerraldian. 40 horietatik erdia baino gehiago kaleratu zituzten langileak direla esan zuen. 2009. urte osoan ELAk kaleratzeak ez zirela beharrezkoak defendatu zuela gogoratu zuen sindikatuak. «Denborak arrazoia eman digu», nabarmendu zuen. «Enplegu prekarioa sortu eta lan baldintzak okertzeko azpijokoa izan zen guztia», salatu zuen.
Alde horretatik, ELAk baieztatu duenez, gisa honetako ekintzekin multinazionalak etekinak mantentzeko «grina sun- tsikorra» duela erakutsi du eta Ayra-Cardan-eko kasuak, multinazionalak, instituzioek lagunduta, egungo krisi egoera lan baldintzak kaskartzeko erabiltzen ari direla frogatzen du.