GARA > Idatzia > Kultura

BERMEO

Euskal Herriko Kontalarien Festa ospatuko da asteburuan

Euskal Herriko Kontalarien Festaren bosgarren edizioa ospatuko da asteburu honetan Bermeon, «Bazen behin Bermeon» lelopean. Gainera, aurten lehenengo aldia izango da festa bi egunetan ospatzen dela. «Aurten narrazioak helduen mundua jorratuko du bereziki, hau da, ipuinak helduentzako direla goratu, euren ahotik transmititzen baita hizkuntza», azaldu zuten antolatzaileek. Larunbatean zein igandean Bermeoko hainbat txokotan ipuin kontari ibiliko direnen artean daude Doro Zobaran, Teresa Etchegaray, Joxemari Karrere, Carlos Saez, Ixabel Millet, Virginia, Amaia Arriaran, Lur Korta, Leire Basarrate, MariOlas, Anabel Muro edota Pello Añorga.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo