GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

ACBko Superkopa Gasteizen

Hasiera berri bat Baskoniarentzat

Splitterren hutsunea zenbaterainokoa izan daitekeen sumatzen hasiko da Caja Laboral talde sendoa osatu duen Valentziaren aurka.

p028_f01_111x111.jpg

BASKONIA-VALENCIA

Jon ORMAZABAL

Sarri gertatu zaio eta ohitu samar dago, baina iraganeko garaipenen ostean gertatu bezala, taldea goitik behera eraberritu behar izan du beste behin ere Baskoniak uda honetan. Hala, horrenbeste zalantza sortzen dituzten hasiera berri horietako baten atarian dago berriz Gasteizko taldea. Lehen urratsak gaurtik aurrera etxean jokatuko duen Superkopan emango ditu. Zenbaki hutsak begiratuta, izan dira jokalari gehiagok ihes egin duten urteak ere, baina, egiari zor, Tiago Splitterrek NBAra joaterakoan utzi duen hutsuneak inoiz baino handiagoa dirudi.

Kontuak kontu, Gasteizko taldean erabat naturala da urtero talde berri bat asmatzen jardutea, bete beharreko zuloak ez baitira edonolakoak izan azken hamarkadan. 2003-2004 denboraldi erregularreko onena izan zen Andres Nocionirekin hasi zen odolustea; jarraian, 2004-05 denboraldiko bosteko onenean sartu zuten Jose Manuel Calderonek utzi zuen taldea; zer esan 2004-05 eta 2006-07 denboraldietako jokalari onena izateaz gain 2003tik 2007ra bitarteko denboraldi guztietan urteko bosteko onenean egon zen Luis Scola handiaz. 2006ko eta 2008ko Kopa txapelketetako jokalari onenak izandako Pablo Prigioni eta Pete Mickeal ere ezin ahaztu. Aldiz, odolusteak odoluste, garaipenek ez dute etenik izan Zurbaon.

Betiko errezeta

Tiago Splitter ordezkaezina dela jakinik, betiko errezetarekin ekin dio Kerejeta-Salazar bikoak taldea eraberritzeari. Merkatuak bestelakorik esaten ez duen bitartean, etxean hazitako jokalari batek hartuko du iazko kapitainaren ordezkoa izatearen ardura nekeza, bere garaian Splitterri Scolarekin gertatu bezala. Taldean emandako bi urteetan, Stanko Baracek estatistikei dagokionean pibotik onenen artean egoteko dohainak dituela erakutsi du; gainera, Spliterrek taldeari ematen zizkion ezkutuko beste parametro horietan ere aurrerapauso handia eman du. Horrez gain, Baracek ongi daki aurtengoa izan daitekeela bere azken aukera Baskonian.

Mirza Teletovic kapitain berriak ere ardura berezia hartu beharko du aurtengo denboraldian. Giharrak eta lana eskaintzera etorritako Marcus Haislipek eta momentuz hilabete baterako kontratua besterik ez duen Pietrusek ere lagundu beharko dute, noski.

Egindako izarrak fitxatzea ezinezkoa zaionez, edo egin duenean emaitzak esperotakoak izan ez direnez, Baskoniaren proiektuetan beti egon ohi da epe ertain edo luzera begira egindako aposturen bat. Aurtengoak Nemanja Bjelica du izena. Serbiarra kantxan edozer egiteko gai den hegaleko garaia da, eta, adituen arabera, gauzak behar bezala joaten badira ez du parekorik izango Europan. Dejan Musli pibot serbiarra ere ezin ahaztu, ziurrenik Melillara utzita joango bada ere.

Kanpoko lerrorako apustu nagusia David Logan estatubatuarrarena da -Poloniako pasaportea du-. Rakocevicek taldea utzi zuenetik, bere jaurtiketak bilatzeko gai den jokalaririk ez da izan Gasteizen eta gabezia hori betetzera dator Prokomen horren lan handia egindako jokalaria. Haislipekin bezala, horrenbeste protagonismorik gabe zer-nolako maila emango duen da zalantza. Hori bai, kanpoko lerroan jarraikortasuna da aurtengo arma nagusia. Ribas eta Olesoni azken denboraldiaren amaieran Huertasek emandako aurrerapausoa ematea dagokie, eta, San Emeterio heroiak, berriz, taldea bizkarrera botako du beste behin ere.

Valentzia

Nielsen edo Kelati galdu dituen arren, oso talde polita osatu du Husseinek. De Colo eta Claverrek taldean jarraitzen dute eta Cook, Savanovic, Javtokas eta Augustine fitxatu dituzte, azken biek gaur jokatuko ez badute ere.

Lagun Aro

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, aseguru etxea Bizkaia Bilbao Basketen babesleetako bat izatera itzuliko da atzo bi elkarteek sinatutako akordioaren ostean.

Mirza Teletovic, que cerró el 6,25, podría abrir el 6,75

Con un triple en la final ante el Barcelona, Mirza Teletovic tuvo el honor de ser el autor del último triple oficial en la ACB desde la distancia de 6,25. Su concurso en el primer partido oficial de la temporada le permitirá estrenar la nueva distancia, que se retrasa medio metro. Éste es el principal cambio de la nueva normativa FIBA, que se ha puesto en funcionamiento tras la disputa del Mundial de Turquía.

Este alejamiento del triple es el cambio más llamativo. Trae consigo la modificación de las líneas del campo incluso en su forma, ya que un arco perfecto no dejaría espacio para lanzar desde las esquinas. Por eso, se dejará un espacio de 0,90 metros en cada esquina, forzando la forma del arco para que acabe en dos líneas paralelas. Así, los lanzamientos desde las esquinas se realizarán desde una distancia algo menor, pero la dificultad es mayor que en cualquier otra parte del perímetro por el poco espacio existente para que el tirador coloque sus pies.

La liga Adecco Oro ya puso en práctica esta nueva distancia en la pasada temporada pero los números no aportan diferencias significativas en el juego, acaso un casi imperceptible descenso del porcentaje de tres y de los triples por partido.

Otro cambio que llamará la atención al aficionado que acuda hoy a Zurbano será la nueva forma de la zona restringida (zona de tres segundos). En lugar de la actual forma de trapecio, la nueva zona será rectangular, alejando ligeramente del aro las posiciones más altas en la lucha por el rebote tras tiro libre y acercando las más bajas. Además, se universalizará el uso del semicírculo que permite cargas ofensivas, ya instaurado actualmente en la ACB.

Hay que destacar también dos nuevas líneas, situadas fuera del terreno de juego, en la línea lateral opuesta a los banquillos y a la mesa, a 8,32 metros de la línea de fondo que indicarán el punto desde el que se realicen los saques de banda después de tiempo muerto durante los dos últimos minutos del cuarto cuarto y de los periodos extra, en lugar de hacerlo desde media cancha, como hasta ahora.

Otro cambio importante es la nueva norma que limitará el tiempo que se añade al reloj de posesión tras una infracción del defensor. Hasta ahora se volvía a subir a 24. A partir de ahora se subirá hasta 14 o se dejará igual, siempre que el saque de banda se haga en el campo de ataque. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo