ESKALADA • Afrika
«Magitsy Volom-Baba», Madagaskarreko bide berria
Mikel Lazaro madrildarra eta Alberto Urtasun nafarra Madagaskarreko Tsaranoro mazizoan izan dira hainbat jarduera egiten. Bide berriren bat zabaltzeko asmoarekin abiatu ziren, eta, azkenean, asmoa borobildu dute. Izan ere, Vatovarindry izeneko paretan «Magitsy Volom-Baba» bidea zabaldu dute.
Alberto Urtasun berak adierazi digunez, oso pareta erakargarrian egin zuten lan: «La Pedrizako El Yelmo paretaren antzekoa da, baina askoz ere handiagoa. Paretaren erdian zazpi luze zabaldu genituen: 7a+, 6b, 6b, 7a, 6a+, 6b+ eta 6b+».
Oso zuzena
Eskalatzaile nafarrak azaldu digunez, marra berria oso zuzena da eta eskalada ia osoa plaketan egiten da. Arrokaren kalitatea oso ona da, eta proposamen berria erabat ekipatuta geratu da. Hori bai, tarte batean edo bestean txapak nahiko urrun daude. Bidea rapelatu egin daiteke.
«Magitsy Volom-Baba» bidea zabaltzeaz gain, Urtasunek beste baten lanak ere amaitu zituztela aurreratu digu: «`Woodstock' izena du (300 m, 6a+, 6 luze) eta paretaren ezkerraldean dago».
Marrak zazpi luze ditu, eta zailtasun tekniko handiena lehen luzean dago: 7a+. Bidea zuzena da, arroka ona du eta erabat ekipatuta dago.
Turtziozeko Eskalada Topaketak hiru egun izango ditu: urriaren 15a, 16a eta 17a. Seigarren topaketako egitaraua zabala eta erakargarria da.
Harremanak sendotzeko aukera ezin hobea izaten dute eskalatzaileek topaketetako giro bikaina lagun. Babesle etalaguntzaileen ekarpena ere ezinbestekoa da.